viernes, 19 de abril de 2013

BILUTSIK IKUSI ZINTUDAN

Bilutsik ikusi zintudan ilargi gorritan
eta mandire zuriaz estali zenuen zure biluztasuna
gorde nahian ikusgarri zena.

Bilutsik ikusi zintudan gela ertzean
eta begiak estali zenituen eskuarekin
ez nezan pentsa zu zinela bilutsik ikusi nuena.

Bilutsik ikusi zintudan udaberriz
udazkeneko loreak zimeltzen direnean
eta haizeak eraman zituen zure sabeletik gora.

Bilutsik ikusi zintudan ardoa mahai gainean
erori zela eta busti zuela zure azala,
busti zuela eta ez zela lehortu.

Bilutsik ikusi zintudan zazpi bagoi zihoazela
eta garrasi egin beharrean
eta leiho ertzeko loreak bota
ezpainek "zatoz" bat marraztu zuten
...
korrika nindoanean ihesi eskaileretan gora.

No hay comentarios:

Publicar un comentario