sábado, 8 de septiembre de 2012

ZERUETAKO ERREINUA: ANTIZIKLOIA VERSUS BORRASKA (VI)

ETA DENARI BUKAERA BAT

EMAN BEHAR BAITZAIO...


Azken finean

Peio Zabalak arrazoi zuen.

Borraskeroek mila sarraski egin zituzten neguan.

Euskal Herri osoa garaitu zuten,

nahi zuten moduan.

Orduan zer,

Borraska zapaltzailea da?

Noski

Putakume galanta.

Bai.

Kosas ke gertan.

Bai.

Orduan antiziklonista bazara, ezkerrekoa zara?

Ez dakit motel.

Borraska kapitalista hutsa da.

Akaso.

Ez al duzu zuk idatzi poesia arraro hau?

Bai. Poema galanta.

Orduan zerbait jakingo duzu?

Beno aspertu nak, banitxiek motel. Eongoatxik ta ayo!

 

ZERUETAKO ERREINUA: ANTIZIKLOIA VERSUS BORRASKA (V)

ERRIBERA, ERRIBERA


Eta inor gogoratzen ez den eremu zabal horietan

Antizikloiaren azken bataloiak esperoan daude.

- Hi! Esan gutxinen zein dittuken eremu hoiek!

Ez gaitukela goatzen motel!

- Behetik geratzen diren horiek:

piper, mahats, zainzuri eta pataten erreinuak.

- Batzuk ez gaituk hi bezain ilustratuk!

- San Ferminetako entzierroako anuntzioak ez al dituzue ikusten?

- Oandik festan eote gattuk motel!

Bo besteek ulertuko zuten.

Ordulariari begiratu

eta ez dator ez bataloi ez ezer.

 
- Kanta dezagun momentua alaitzeko!

Erriiibera, erriiiibeera, zure landen zaaaaabaaleeeraaaaaaa.

...oooooooooooooo....ooooo........oooooooo.......

- Azalduko dira horrelako batean ezta?

- Andoni Aizpuru ikusi al duzue?

- Ez. Zergatik?

- Ez zarete konturatu? Noiztik egiten du hemen euria uda erdian?

- Egia! (eskuak buru gainean jarriz)

- Orduan irabazi dugu!

- Gora Antizikloia!

PUN! (sekulako kolpea mahaiari)

Zergatik ez dugu ezer egin

Nafarroan eta Araban?

Badakizu uda da eta ezin gauza handirik egin.

Aitzakiak!

Lasai neguan denak garaituko ditugu,

Zergatik uste duzu dela Siberia Gasteiz?

Hobe horrela bada, bestela...

ZERUETAKO ERREINUA: ANTIZIKLOIA VERSUS BORRASKA (IV)

ZER DA IPARRALDEA?


Eta Bidasoako Errepublika Independientea garaitu ostean

Borraskeroak Hendaian sartu dira.

Eta beno...

Zer esango dut ba nik?

Laburbilduz:

Inguruko Antizikloiaren erresistentzia guztiak

garaitu dituzte.

 
- Baina zer demontre?

- Zer gertatzen da?

- Zerbait gehiago egongo da kontatzeko Iparraldeko bataloiaren inguruan ezta?
 
- Zer da Iparraldea?

- Baina zer ostia? Gero denak datoz “Gora Euskadi”ko txapelarekin Herri Urratsera!

Eta orain zer den Iparraldea galdezka?

- Kexarik bada erreklamazio orriak amaieran daude.

viernes, 7 de septiembre de 2012

ZERUETAKO ERREINUA: ANTIZIKLOIA VERSUS BORRASKA (III)


LAINO GUZTIEN AZPITIK ETA SASI GUZTIEN...

SASIAK SUTARA!


Play musika

[Banda Sonora Gladiator]

Sollubetik tximistak erori dira.

Bilbotarrek eguzkia ez dute ikusten, laino Borraskeroek lapurtu diete.

Aireko erasoa hasi dute Borraskeroek

Gernikako ereduari jarraituz.

Antizikloi gudariak lurrera erortzen dira

oihuka

garrasika

negarrez

saminak pozoindurik

...

heriotzak deituko balitu bezala.

Euriz blai arnasa agortzen zaie eta begiak ixten dituzte.

4ever!

Gainontzeko gerlariak korrika atera dira Bilbotik ihesi
atzetik


Borraska dutelarik.

PIUN! PIUN! PIUN!

 
Basque Express! Basque Express!

Bilbo erori egin da! Bilbo erori egin da!

Borraskak lehen erresistentziak garaitu ditu!

 
Eta Bilboko errendizioaren ostean

Borraskeroek aurrera jarraitu dute ekialderantz.

Baina erresistentziaren bat oraindik bada landako inguruetan.

Begira! Han da Nekazarien matxinada!

Zer gertatu da ba?

Nekazariak Borraskeroen aurka azaldu direla.

Eta zergatik hori?

Kazkabarrarekin erasotu die eta baratzetako tomate guztiak

izorratu dizkiete.

Orduan putada galanta.

Putakume galantak bai!



Orain plastikozkoak jatera, inbernadero nazkagarri horietakoak!

Alternatibak nahi ditugu!

Produktu ekologikoen alde sina ezazu hemen!

Enpresa multinazional horien aurka, bertako produktuen alde!

 
Donostian galerna hasi da.

fufffffffffffffffff...fufffffffffff..fuuuuuuu[imajinatu haizea dela]

Giri guztiak korrika.

Hau fundamentua

Jesus, Maria eta Jose.



- Eh! Poesia hau antiklerikala da!


- Kontuz! Poesia munizipala datorrela!


- Enteratu zarete poesia nazionalak Borraskero direla?


- Putakume galantak!


- Antizikloia askatu! Antizikloia askatu!


Borraskeroek muga pasa dute.

A-8tik barrena datoz.


- Lasai orduan, ataskoren bat seguru dagoela!


- Lasai ez! Borraskeroak laino guztien azpitik eta sasi guztien gainetik ibiltzen dira!


- Orduan sasiak sutara eta ez dira gehiago ibiliko!


 
6 pm. Donostia kaos bat da!

Borraska kostatik dator!

Aldatu kanta... play

[Banda Sonora Pirates of the Caribbean]

Barku kortsarioetan moila hartu dute Borraskeroek

eta Alde Zaharrean barrena abiatu dira.

Ikatzen sagardo eta txakolin botilak airean

Borraskeroengana.


- Alde hemendik utzi bakean!


Alperrik ordea.

Artikutzako Borraskeroen laguntza heldu da.


- Jack Sparrowi deitu beharko diogu. Berak lagunduko digu!


 
- Aupa Joseina, aupa Jon Gotzon.


Bo gureko neukie jarriko bazenizkidaketezun eeeeee baaa...

Zera ba, jo si da super ezagune. Ahaztu egin dot izena.

Beno ba Sorotan Beleren disko berria antiziklonistei animatzeko.


- Baina Sorotan Beleren disko berria oso zaharra da.


- Eske Joseina estudiatzea da super fuerte


eta gero neuronak hiltzen dira.


- Orduan Antiziklonistentzat Sorotan Bele eta “Atalaia” kantua.


Impresionaaaaaaaaaaaaaanteeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeee

Eta hor dator Jack Sparrow 31tik barrena.

Ron botila eskuetan duela.

Hutsa.

Hori ez da fundamentua.


- Jack! Lagundu egin behar diguk Borraskeroen aurkako borrokan!


- Umm... beno... ehhh....rona baduzue?


- Guk txakolina.


- Ron gabe ez dago traturik!


- Ez hadi horren putakumea izan.


- Rona! BAI EDO EZ?


- Ez.


- Orduan hartu hau, akaso zerbaitetarako balio du.


Eta balantzaka iparrorratz bat ematen die.

Pixkanaka



denak

lurrera doaz.

Eta beren arima

go out of the universe.


Borraskeroek preso hartu dituzte azken antiziklonistak

eta Alde Zaharreko pintxo guztiak jan dituzte

txakolin eta guzti.


- Txakoliña, txakoliña Getariko erregiña!

- Ez al dezue ikasiko getayarrak geala?

URRUZUNOREN LAGUNAK

Aurten, beste urteetan ez bezala etxean geratu dira Urruzuno literatur lehiaketa irabazi duten idazle gazteak. Baina etxez aldatu dira aldi berean. Elgoibarko Aubixa baserrian elkartu dira gazte horiek literaturaren inguruan ikasteko Xabi Paia eta Yolanda Arrietaren eskutik. Bideo honetan hobekiago ikusiko duzu nik esan nahi dudana.

http://www.naiz.info/eu/mediateca/video/idazle-izaten-ikasten-elgoibarko-aterpetxean

ZERUETAKO ERREINUA: ANTIZIKLOIA VERSUS BORRASKA (II)

GUDAREN PRINTZIPIYUA


RING, RING, RING…

Telefonoa hartu eta Borraska beste aldean.

- Gaur Euskal Herria neurea izango duk!

Neuria da ta neuria da! Ieu

Neuria da ta neuria da! Ieu

- Hori ikusteko zagok- erantzun dio ahots ilun batek.

Eta arratsaldean Borraska... ska, ska, ska

Euskal preso eta iheslariak etxera! Euskal Herria mugitu!

- Kendu musika ostia!

Ba hori, Bizkaiatik, Somorrostroko mendietatik

Borraskaren bataloia:

Tximista and trumoia, krixton zaparra...

Azken finean eguraldi txarra.

- Egun on Peio.

- Baita zuri ere.

- Negurako zer diote tenporek?

- Aurten negu hotza nagusituko zaigu. Aizkorriko gaina laster ikusiko dugu txuri-txuri.

 
Antizikloi gudariak gara Antizikloia askatzeko

gerturik daukagu odola bere alde emateko.

Eguzkia ikusi da mendi tontorrean

goazen gudari danok A larriaren atzean.

 
Bien, bien...

Orduan Antizikloaren armada martxan jarri dela...

Glup, glup (rioja gorriari, reserba gainera)

Bilboko bataloia lehenengoan garaituko dugu.

Nerbioi ibaian barrena Alde Zaharreraino.

Ez da beraien arrastorik geratuko!

Glup, glup (kopa hustu du kasik)

Eta erresistentziarik bada, uholdeak 83an bezala!

 
Bilbo 4 pm.

Antizikloiaren erresistentziak... PREST!

Eguzkia...PREST!

Anti-zaparradak...PREST!

ZERUETAKO ERREINUA: ANTIZIKLOIA VERSUS BORRASKA (I)


Timy’s produktions poems presents

(...hemen lehoia doa berez, baina Athleticekoek ostu digute... )

ZERUETAKO ERREINUA

ANTIZIKLOIA VERSUS BORRASKA


By Anonimus

Jusef van Vinocelliren kolaborazioarekin

- Xexateyok hi? Noiz hastek pelikula?


- Ssssss... hau poesia irakurketa da.


- Barka zak beorrek, uste nin hau huala sala x.


- Hau sala y da. Sala x-ra joateko Pitagoras erabili behar da.

- Eskerrik asko motel (...) kalkuladora baek?

jueves, 6 de septiembre de 2012

PUNTO ETA APARTE

Goizero nire ohearen ertzean zure banderak landatzen dituzu

taxia hartu baino hogei erregu lehenago

kafeteraren usain exotikoak lagunduta.

Kristalaren beste aldean galtzen zara,

kalearen horizontea markatzen duen kurban.

Akordeoi animoso bat entzuten da

geranioen azpian Mickey Mousen kareta bat jantzita.

Zortziak eta hogei,

kafesnea azukre eta nikotinarekin.

Eta aterki beltz bat eguzkiarengandik ezkutatzeko.

Kontrabandoko hiru muxu eta bihar arte egunkariari.

Sanson eta Dalilaren jolasak lorategiko larrosari.

Idazteko eskatzea gehiegi iruditu zitzaizun

eta kabina batean ateratako hiru argazki zuri-beltzekorekin

konformatzea besterik ez zait geratzen.

Trenak galtzeko gogorik gabe nago ordutik,

hegazkinei begira lotsabako aurpegi itsuak jartzeaz

unibertsotik hurbilago sentitzen direnei.

Kutxa beltz bat bizkarrean amets erradiaktiboz lagunduta.

 
Sabako erregina bazina ...

Baina postontziak hutsik dirau

eta paperean gatibaturiko zure begiek

gezurra diote.

DEMOSKOPIOA

Jainkorik ba ote da oinak lurrean dituena?

BBC Channelen diote bost hildako egon direla

bart arratseko eraso suizidan.

Zaurituak zenbat diren berdin dio,

horiek ez dute atsekabe emozional postsuizidarik sortzen.

Ezta eztanda mediatikorik ere Barça-Madril batek bezala.

Mou moda linguistiko bihurtu da Marcan

eta Pepen psikologia abesti bakar batera murrizten da.

Bilduren bizi taupadak zortzi epaileren sententzietara

murrizten diren gisara.

Auzipetuen aulkian marihuana eserrarazi dute

Espainiako ikasketa emaitzen errudun dela leporatuta.

Errudun baita Luis XVI.a eta horregatik moztu diote lepoa,

berea baitzen Frantzia hain gaizki egotearen erru guztia.

Eta leporatutakoarengatik moztu diote lepoa.

Orain Espainiako erregeak errepublika frantsesari gerra

deklaratuko dio bere ahaidea hiltzeagatik.

Frantziak gerra irabaziko duela ez dago dudarik eta

akaso berriz ere Espainia okupatzen badute

baliteke Europatik hurbilago egotea Afrikatik baino.

Posizio kontua baita dena.

Xake mate eta partida se acabó. Baina horretarako erregeak egon behar du eta

komunismoak ez du horrelakorik onartzen.

Bai. Jainkoek oinak lurrean dituzte. Guk ez ordea.

Guk pornografia bakarrik dugu, plazer une bat.

Estasi mistikoak eskaintzen diguna bezala.

Edo demoskopiotik begiratzeak sorrarazten diguna.

ORAINDIK BESTE AMODIO OLERKI BAT

Ezin ditut zure hitzak ahaztu,
beti dabiltza dantzan nire buru barruan.
Zuk egiten duzun moduan.
Berez, logikak aginduko balu,
gorrotoak irentsi beharko lizuke.
Zure izena entzute hutsarekin
zure argazki guztiei su eman beharko nieke.
Zure ahotsa entzute hutsarekin
belarriak moztu beharko nituzke
Van Goghen antzera.
Baina hau ez da izan behar lukeen bezala
eta oraindik
beste amodio olerki bat idaztera ausartzen naiz.
Maite baino gehiago desio zaitudalako.
Ez, ordea, hil ala biziko kontu bat bezala,
kurstilada bat besterik ez da hori pena sortzeko.
Baina orain urruti zaitut,
urrunegi eskua eskuari lotzeko,
urrunegi begirada begiradarekin gurutzatzeko,
urrunegi ezpainek ezpainak dantzatzeko,
urrunegi larruak larrua laztantzeko.
Adituek diote denborak aurrera egiten duela.
Bideak berriz elkartzean
geldituko dugu denbora.

VIENA ITSASOARI BEGIRA

Trenak bere bidaiaren akaberan utzi ninduen,
kasik mundua amaitzen den eremu honetan. Horizontearen marraren gainean.
Itsasia ere hemen amaitzen da harrien aurka ezin duela aurrera egin.
Viena itsasoari begira.
Eraikin galaien antzokia. Mendien babespean
eta haien beste aldean zer den jakite arren
etxe txikiek
mendi magalak eskalatu dituzte.
Ezkutatzen dutena gehiago ezkutuan gera ez dadin.
Baina nik itsasoari begira jarraitzen dut
pentsamendu labirinto honetan,
uholde batek urperatu duen basamortuaren aurreran.
Eskaparateetako maniki bat banintza
geldirik.
Musika belarrietan. Musika ahoan.
Eta jakin gabe hasitakoa nola amaitu.
Beharbada trenak bezala. Errailak
amaitzen direnean.
Baina horretarako errailak eduki behar dira oinpean
eta nik aspaldi galdu nituen,
edo hori sineztarazi nahi diot nire buruari.
Eta momentu batez begirada altxatzean
harrizko dama bat leiho batean.
Austriar enperadoreen irudiak hormetan,
behin Austria izan ziren hormetan.
Baina orain banderek ez diote hori.
Eta tintak geratzeko eskatu dit.

OPORRETATIK BUELTAN

Opor luze hauen ostean, berriz ere zuregana nator gauza berriak eskaintzeko asmoz. Ea oraingo honetan pulamentu gehiagorekin hartzen dugun hemen idaztearen kontua.